XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esperantzari leiho batEsperantzari leiho bat irekitzen dio, bai, izenburuan bertan zera nabarmentzen duenean: Hezkuntza-sistemaren euskal dimentsioa (nortasuna), legegintzaldi honen erronka
.
Euskal Autonomi Elkarteko hezkuntza-sistemaren osotasunari beste bultzada bat ematea beharrezkotzat jotzen du gaur egun. Eta honela darrai: .
Hezkuntza-sistemaren euskal dimentsioa lantzeko helburuen garapenean eskola-programak, ikasmaterialak, irakasleen prestakuntza, besteak beste, hartuko dira kontuan. Asmoen artean dago haur-hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta DBHren ikasketa-planak berrikustea, eduki propioak txertatzeko
.
Berrikuspena, ikusten denez, ez da asmo hutsa, dagoeneko ekin ekin zaio-eta: eta horretarako ondoko alderdiak izango dira kontuan, besteak beste: materialek eta testuek islatzen duten ikuspegi sinbolikoa, Euskal Herriaren lurraldearen tratamendua eta euskal kultura eta historiari eskainitako edukiak
.
Asmoak bete egin direla esango ahal du geroak!
Ikasmaterialgintzarako diruakHezkuntza Sailaren lehen ordutik euskarazko ikasmaterialek badute diru-laguntzarik.